28_Naiara Lizaso igerilaria Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 28a

Maiatzaren 28an, bi txapelketa desberdinetan parte hartu eta bietan bikain igeri egin zuten.
Gasteizen leku izan zuten Euskadiko Eskolarteko kirol Jokoetan Igeriketa taldeko Naiara Lizasok eta Mikel Sotok parte hartu zuten.
Naiarak 100 m. tximeleta proba nagusitasun osoz eta bere marka hautsiz irabazi zuela, adierazi digu Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Honetaz gain, Gipuzkoako 4x100 m. erreleboan ere parte hartu zuen Naiarak eta honetan ere,txapeldun izan zen.
Era berean, Mikel Sotok 100 m. eta 200 m. bular probetan seigarren postua eskuratu eta bere markak hobetu zituen.

Gipuzkoako Federazioaren 2. sarian, Itsaso Tolosa infantil mailan txapeldun izan zen berriro ere. Gainera, 200 m. eta 50 m. bizkar frogetan bere marka hobetu zuen .
Bestetik, 100 m. libre proban bere marka hausteaz gain, Iñigo Ibarburuk 200 m. libre proban Espainiako gutxieneko marka egin zuen. Emaitza hauekin Iñigo hirugarrena izan zen Sari honetako sailkapen orokorrean.