Gaur dantza nagusi

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 29a

Astean zehar, Manuel Lekuona kultur etxean leku duen IX. Antzerki eta dantza astean, herriko haur eta gaztetxoek egindako antzerki lanak ikusi badira ere, gaur dantzaren txanda da.
Bi saio desberdinetan eguerdian, 12:30etatik aurrera, euskal dantza eta sorkuntzaz eta arratsaldean, 19:00etan hasita, dantza garaikideaz gozatzeko aukera dago.