Kukukako dantzari eta aktoreen kalejira koloretsua

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 30a

Kukula Antzerki eta Dantza eskolak berriro Lasarte-Oriako kaleak kolore bizi eta musika alaiz bete zituen urtero antolatu ohi duen kalejiran. Antzerki eta Dantza Astean parte hartzen ari diren dantzari eta aktoreek elkarrekin egin zuten desfilea musikak lagunduta eta ortzadar erraldoi batek zeharkatu zituen Lasarte-Oriako kaleak larunbat arratsaldean.
500 inguru dantza eta antzerki zaleek Eskolaren abestia eta beste hainbat doinu dantzatu zituzten. Antzerkiak eta dantzak Lasarte-Orian duen zabalkundearen adibide dira kalean dantzatu zuten haur, gazte eta helduak.
Bestalde, aurreko aste guztian bezala igandean ere bi saio eskaini ziren kultur etxean. Dantza garaikide emanaldi horiekin parentesi edo eten bat ireki du Antzerki Asteak: ekainaren 6tik 12ra jarraituko du egunero bi emanaldirekin, bat goizez ikasleentzat eta bestea arratsaldez nahi duten guztientzat.