ISU Leihoak nagusitasun handiz lortu zuen Ligan lehenengo postua, 27 partida irabazi zituen eta 3 berdindu. Bigarren sailkatuari 18 puntuko errenta atera zizkion.
Hala baina, postu horrek ez zion igoera ziurtatzen. Izan ere, kanporaketa sistemaren bidez, sailkapeneko lau taldeek Euskal Ligara zein talde igoko zen erabaki behar zuten.
Gauzak honela, ISUrekin batera Zurt taberna, Tolargi eta Denak Gazte taberna taldeak sailkatu ziren igoera fase hori jokatzeko.
Kanporaketa
Lehengo ostiralean, ISU Leihoak eta Zurt taberna taldeek buruz burukoa izan zuten kiroldegian.
Nahiz eta herriko taldeak garaipena lortzea izan buruan, partida amaieran bosnako berdinketa zegoen markagailuan.
Penaltiak bota behar izan zituzten eta zoritxarrez, Zurt tabernako mutilak 2 eta 4 gailendu ziren hauetan.
Gauzak honela, ISU Leihoak taldea lehiaketatik kanpo geratu zen.
Maila mantendu
Bestalde, Aldaz H.K. taldeak beste urte bat egingo du Nazional B mailan.
Herriko taldeak sailkapeneko taula erdialdean leku hartu du aurten, 8. postua eta ez du mailaz jaisteko arriskurik.
Beraz, helburua lortu dute Aldazeko mutilek.