Texas Lasartearra taldeak ezin izan zion lehen erregionalean kopako tituluari eutsi, iaz txapeldun izan zen baina aurten bigarren postuarekin konformatu behar izan dute galdu egin bait zuen larunbat arratsaldean Zarautzen Mutrikuarrak taldearen aurkako final estuan.
Lehen zatian ondo hasi ziren, bi aldiz ortu zuen markagailuan aurreratzea eta 2-1 irabazten ziren atsedenaldian. Asier Alonsok sartu zituen bi golak eta bera izan zen jokalari erabakiorra, kontutan izanik bigarren zatiko bigarren minutuan kanporatu egin zuela epaileak Mutrikuko jokalari batekin izan zuen tirabira baten ondoren.
Hala ere 10ekin eutsi zioten ia bigarren zati osoan baina 9 minutu falta zirela 2-2koa egin zuten mutrikuarrek eta luzapenean bi gol segidan sartu zizkieten lasarteoriatarrei.