Arcachonera joateko 3. Autobusa

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 30a

Kuadrillategi eta Gazte klubeko gaztetxoek irteera egingo dute ekainaren 19an Arcachoneko uretako parkera eta izena eman duten haur kopurua ikusirik, Ttakunek beste autobus bat jartzea erabaki du.
Erreserban zeuden gazteek haien lekua ziurtatzeko Ttakunera hurbildu behar dute eta 30 euroak ordaindu, baita oraindik izena eman ez dutenek ere, hirugarren autobus horretako lekuak bete arte.