La Rhune-ra irteera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 30a

Biyak Bat elkarteak txangoa antolatu du ekainaren 15ean, La Rhune-ra.
Aurretik Senpereko lakua bisitatuko dute. Bazkariaren ostean, Biarritzera egingo dute eta Lasarte-Oriara 20:45ean iristea aurreikusten da.
Irteerako izena ematea ekainaren 1an irekitzen da. Interesatuak 34 euro ordaindu behar dituzte, autobusa, La Rhune-ko trena eta bazkaria barne.
Ekainaren 8tik aurrera, elkarteko bazkide ez direnek egin ahalko dute inskripzioa, beti ere, autobusa bete ez bada. Hauek 38 euro ordainduko dute.