Ahozkotasunaren jaialdia egin zuten atzo

Txintxarri Aldizkaria 2011ko maiatzaren 31

Atzoko ahozkotasunaren festan haur eta gaztetxo ugari igo ziren oholtzara taldeka bertsoak kantatzera. Talde bakoitzak saiotxo txiki bat egin zuen, gai bati buruzko hainbat bertso kantatu zituzten. Umorea izan zen nagusi bertsoak kantatu zituzten neska mutilen artean, eta batzuei irri algarek ez zioten ia kantatzen utzi, baina salbuespenak salbuespen, oro har, ederki abestu zituzten aurrez prestatutako bertsoak. Askok mozorrotuta egin zuten saioa.