Maiatzaren 16an, Hernanin, burutu zen alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan herriko judoka gazteek “lan bikaina egin zuten” Gorka Aristegi entrenatzaileak adierazi digunez.
Haien artean, nabarmentzekoak dira, 52 kilo azpiko mailan Jorge Revuelta gaztetxoak eskuratutako urrezko domina eta Jone Arroyok maila berdinenan lortutako brontzea.
Beterano maila
Bestetik, egun berean, Beteranoen Euskadiko Lehenengo Open-a egin zen Gasteizen.
Honetan, Francisco Moralesek, Kikok, urrezko domina lortu zuen bere mailan eta brontzezkoa, sailkapen orokorrean.
Honela, aipatzekoa da lehenengo aldiz, LOKEk lehiaketako maila guztietan ordezkariak izan dituela