Asteartean Usurbilgo udal aretoan egin zen aurkezpenean txapelketaren helburu hori eta honen nondik norakoak azaldu zituzten Udaletan jardunean dauden kirol arduradunek, Usurbilgo Lontxo Zubiriak, Andoaingo Fernando Narcisok eta Lasarte-Oriako Fernando Escoriaza kirol batzordeko lehendakariak.
Izkiña Lasarte-Oriatik
Andoaingo Allurralde kiroldegian jokatuko da txapelketa: gaur, ekainaren 3an, 20:30etatik aurrera kanporaketak eta bihar, ekainaren 4an, 19:00etan finala.
Astearteko prentsaurrekoan azaldu zutenez, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta eta Andoaingo areto-futbol taldeak parte hartuko dute lehiaketa honetan. Lasarte-Oriako ordezkaria Izkiña taberna izango da, Usurbilgoa Makax taldea, Andoaingoa Ongi Etorri taberna eta Urnietakoa Elur elektrizitatea.
Gauzak honela, gaur 20:30ean, Andoain eta Lasarte-Oriako taldeen arteko norgehiagoka jokatuko da eta 21:30ean, Urnieta eta Usurbilgoen artekoa.
Gaurko partiduetako irabazleek, arestian aipatu bezala, bihar, 19:00etan, jokatuko dute finala.