Txalapartaren hotsa Orian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Euskara ikastea ez da bakarrik aditzak eta deklinabideak lantzea, hizkuntza erabiltzea eta gure kultura ezagutzea ere bada.
Horregatik, Muntteri-AEK euskaltegiak hainbat ekintza egiten ditu ikasturtean zehar. Atzo, txalaparta ikastaroa izan zen.
Oria ibai ondoan egin ziren saioetan, ikasle eta irakasleek txalaparta jotzeko makilak nola hartu eta hainbat erritmo ikasi zituzten, hala nola, ttakuna, herrena edo hauek konbinatuz, sagardoaren deia.