Sorgin Dantzako haurren zortzikoteko adinak oker zeuden

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Lehengo astelehenean, zortzigarren orrialdean argitaratu genuen Sorgin dantzako berrian haurren zortzikotea 1999, 2000 eta 2001. urtean jaiotako gaztetxoek osatuko zutela jakinarazi bagenuen ere, okerreko informazioa eskaini genuen. Izan ere, haurren zortzikotean 1997, 1998 eta 1999. urtean jaiotako haurrak egongo baitira aurten.
Bide batez, antolatzaileek gogorarazten dute, San Pedro egunean Oriatik dantzan atera nahi dutenak entseguetara joan behar direla eta hauek hurrengo asteartean, ekainaren 7an hasten direla. Hitzorduak, Landaberri BHIko patioan izango dira astearte eta ostegunetan 20:00etan hasita.