Txoko eta Kanpaldietako guraso bilerak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Udako txoko eta kanpaldietarako gutxi geratzen da eta hurrengo astean, ekainaren 9tik hasita, Manuel Lekuona kultur etxean ekimen desberdinetako programak azaltzeko guraso bilerak egingo dira.
Txikien, HH2-HH4 bitarteko haurren, guraso bilera ekainaren 9an arratsaldeko 17:00etan euskaraz eta 17:45ean erdaraz izango da. HH5-LH2 haurren bilera ere ekainaren 9an izango da, 18:30ean, euskaraz eta 19:15ean, erdaraz. LH3-LH6 mailako gaztetxoen bilera ekainaren 10ean izango da arratsaldeko 17:45ean, euskaraz eta 19:00etan, erdaraz. Abuztuko txokoetako programazioaren berri ematea ere ekainaren 10ean izango da arratsaldeko 19:30ean.
Bestalde kanpaldietako bilerak honako hauek dira: Askizura doazen haurren gurasoak ekainaren 10ean arratsaldeko 17:00etan; Mendigorriara doazenenak ere ekainaren 10ean dute bilera, baina arratsaldeko 18:45ean eta KTGko gaztetxoena ekainaren 17an arratsaldeko 18:00etan izango da.