Hondakin gabeko sukaldaritza jardunaldiak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Arduraz kontsumituta hondakin gutxiago sortzen da, horregatik Lasarte-Oriako Udalak antolatu duen Aste berdearen barruan, ekainaren 7an, arratsaldeko 19:00etan kultur etxean Kontsumo arduratsua hondakin gutxiago sortzeko eta dirua aurrezteko hitzaldia izango da Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren eskutik.
Era berean, Hondakin gabeko sukaldaritza jardunaldiak ere antolatu dituzte Udaberri elkartean. Ekainaren 8an, 19:00etan, Goiegi jatetxeko Juan Luis Eizmendi sukaldariak euskaraz Hondakin gabeko errezetak eskainiko ditu, hau da, hozkailuan ditugun janari hondakinekin egin daitezkeen errezetak. Eta ekainaren 9an, 19:00etan gazteleraz, Lurra XXI jatetxeko Jose Ramon Garzarainen txanda izango da.
Gogoratu jardunaldi hauetan parte hartu nahi duen orok aurrez izena eman beharko duela, plazak mugatuak baitira. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko 943 670 249 telefono zenbakira deitu beharko da.
Era berean, larunbata honetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Dorre plazan Bigarren eskuko merkatua dagoela gogorarazten da.