Ostadar Kirol fundazioko futbol taldeetako batzuk hurrengo denboraldia prestatzen hasi dira eta horregatik jokalariei entrenamenduetara joateko deialdia egiten die elkarteak, baita talde hauetan jokatu nahi dutenei ere.
Alebin taldea, 2000.an jaioak, ekainak 6an, astelehenean, eta ekainaren 8an, asteazkenean, 18:00etan du entrenamendua; infantil mutilek eta infantil neskek, 1998. eta 1999. urteetan jaioek ere egun eta ordu berean dituzte saioak, hau da, ekainak 6an, astelehenean, eta ekainaren 8an, asteazkenean, 18:00etan; kadete mutilek, 1996. eta 1997. urteetan jaioek, ordea, ekainak 7an, asteartean, eta ekainak 9an, ostegunean, 18:00etan dituzte entrenamenduak eta jubenil mutilek, 1995, 1994 eta 1993. urteetan jaioek, gaur, ostirala 18:30ean.
Entrenamendu hauek guztiak Michelingo Kirol Gunean egingo dira.