Legazpiko Santikutz Abesbatzaren bisita

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Alboka Abesbatzak gonbidatuta, Legazpiko Santikutz abesbatzak bihar, 19:30ean, Ama Brigitarren komentuan kontzertua eskainiko du.
Lasarte-Oriako abesbatzak urtean zehar egiten dituen elkartrukeen barruan kokatzen da emanaldi hau.
Legazpiko abesbatzak lehenengo zatian Purcell, Mozart eta Vivaldi musikari handien doinu sakroak entzungo dira eta bigarrengoan, berriz, euskal eta nazioarteko abestiak

L’Harmonia de Valdoreix

Bestalde, lehengo astean ere, L’Harmonia de Valdoreix abesbatza katalanaren bisita izan zuen herriko abesbatzak.
Ama Brigitarren komentuko kaperan larunbatean bi abesbatzek kontzertua eskaini zuten.
Albokak anfitrioi bezala, Ennio Morriconeren La Mision filmeko Gabriel’s oboe eta Junkal Guerreroren moldaketa den Mutil txaleko gorri abesti herrikoiarekin hasiera eman zion larunbateko emanaldiari.
Kataluniakoek abesti herrikoiak, eliza doinuak eta egile euskaldunen lanak, Aurtxoa seaskan, esate baterako, eskaini zituzten. Eta kontzertuari amaiera emateko Albokarekin batera Uruñuelaren Maitia nun zira abestu zuten.