03_Brancussi marrazki eskolako ikasleen erakusketa dago kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 3a

Jose Manuel Mongek zuzentzen duen Brancussi marrazki eskolako ikasleek, seigarren urtez, erakusketa jarri dute kultur etxean.
Kolorez betetako olio-pinturak, arkatzarekin edo akuarelarekin margotutako lanak aurkeztu dituzte.
Hauetaz gozatzeko ostegunera arte dago aukera, arratsaldez 18:00etatik 21:30era.