Ostiralean, final erdiak jokatu ziren. Lehenengoan, talde lasarteoriatarrak Andoaingo Ongi Etorri taberna gainditu zuen.
Partida zaila izan zen herriko taldearentzat. Ongi Etorrik bi gol egin zizkion Izkiñari. Hala ere, herritarrek ez zuten amore eman eta partidari buelta eman zioten. Azkenean 5 eta 3 gailendu ziren.
Beste partidan, Urnietako Elur Elektrizitatea taldeak eta Usurbilgo Makaxek partida berdindua jokatu zuten. Banako berdinketarekin amaitu eta penaltietan Urnietako taldeak 2-3 irabazi zuen.
Nagusitasunez
Gauzak honela, larunbateko finalean, Izkiña eta Urnietako Elur elektrizitatearen arteko norgehiagokaz gozatzeko aukera izan zuten Allurraldera hurbildu zirenek.
Hasieratik, partidan nagusi izan zen Oscar Garciak zuzentzen duen taldea.
Lehenengo zatian, lasaitasuna ematen zion lau goletako errenta lortu zuen herriko taldeak.
Hala ere, bigarren zatian, erritmoa mantendu zuen Izkiñak eta arerioa kontrolpean izanik, beste hiru gol egin zituen. Honela, 7 eta 3 irabazi zion Urnietako taldeari.
Era honetara, Izkiña Taberna Buruntzaldeko lehen Areto-Futboleko txapelketaren saria eskuratu zuen.
Moso Oroimenezkoa
Bestalde, larunbatean Moso Oroimenezkoaren lehengo partidak jokatu ziren Udal Kirol gunean.
Kanporaketa sistemaren bitartez jokatuko da eta antolatzailek jakinarazi dutenez, San Pedroetan, uztailaren 2an, izango da finala.