Gaur amaitzen dira Zabaletako jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 5a

Gaur Zabaletako jaien azken eguna da eta baserritarez jantzita
Eguna diana eta auzo garbiketa txapelketarekin hasiko da.
Landaberri ikastolako dantza saioa izango da, 11:00ak aldera eta ondoren urteroko proba mistoa.
Aurten herri bazkaria baino lehen, idi proba ikusteko aukera egongo da eta bazkal ostean, jandakoa jaisteko, erromeria.
Eta hau guztiaz gain, Teresa Sorginari hurrengo urtera arte agur esan baino lehen, haurrek herri kiroletan ibiltzeko aukera izango dute.