Semblante Andaluz elkarteak antolatutako XIX. Rocioko Erromeria izan zela eatzo eta herriko kaleetan sevillanaz jantzitako jendea ikusi ahal izan genuen. Atsobakarreko parkean paella, rebujitoa, fino ardoa, sevillanak, pasodobleak,... Rocioko erromeriko giroa izan zen nagusi atzo egun osoan zehar.
Arantzazuko Amaren parrokian ospatu zen Rocioko Amaren ohorezko mezarekin eman zioten hasiera egun berezi honi. Herriko elkarteko abesbatzak girotua izan zen meza eta besteak beste, Salve rociera kantua eskaini zioten birjinari.
Amaitzean, Rocioko birjina hartuta herriko kaleetatik barrena erromerian Atsobakarreko parkeko zelaietaraino egin zuten bidea.
Eta bertan egun berezi honetako ekintza guztiak burutu zituzten.