Lehengo astean, Santa Ana XXX. txapelketari hasiera eman zitzaion berrikuntza handi batekin, kokalekua. Orain arte, Michelin fabrika ondoko pilotalekuan jokatu baldin bada ere, bertan obretan daudenez, txapelketa Loidi Barreneko pilotaleku berrira lekua aldatu behar izan du antolakuntzak.
Gauzak honela, astean zehar, astelehenetik ostegunera, 18:30etatik aurrera lehiaketa honetako partidak ikusi ahal izango dira Loidi Barreneko pilotalekuan.