Giro ona azken saioan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 6a

Lasarte-Orian 2010-2011 ikasturtean alebin mailako adinean dauden neska-mutilentzat garatu den kirola sustatzeko kanpainaren azkeneko saioa maiatzaren 28an egin zen Udalaren Kirol Gunean.
Aurtengo ikasturtean Lasarte-Oriako 30 bat neska mutilek hartu dute parte bertan eta hauetako gehienak, larunbatean bildu ziren atletismoko proba ezberdinak egiteko.
Eta kanpainari bukaera emateko, kurtsoan zehar saioetara maiz joan diren parte-hartzaileen artean kirol materiala zozketatu zen: kometa Julen Cubreirori egokitu zitzaion; patinak, Nerea Santanori; eta txirrindua Beñat Loiartek eskuratu zuen.