Zegama-Aizkorri mendi maratoian, maiatzaren 29an, Ostadarreko korrikalari taldeko bi kide izan ziren korrika, Ramon Altuna eta Jose Ramon Mendizabal.
500 bat korrikalari irten ziren lasterketan, baina probaren gogortasunak eta giro sargoriak proba uztera eraman zituen korrikalari batzuk. Herriko bi korrikalariek aldiz, proba amaitu zuten Altunak 5:54:57 denbora egin zuen eta Mendizabalek, 6:54:06.