Gasteizen leku izan zuten Euskadiko Eskolarteko kirol Jokoetan Igeriketa taldeko Naiara Lizasok eta Mikel Sotok parte hartu zuten.
Naiarak 100 m. tximeleta proba nagusitasun osoz eta bere marka hautsiz irabazi zuela, adierazi digu Borja Apeztegia entrenatzaileak.
Honetaz gain, Gipuzkoako 4x100 m. erreleboan ere parte hartu zuen Naiarak eta honetan ere,txapeldun izan zen.
Era berean, Mikel Sotok 100 m. eta 200 m. bular probetan seigarren postua eskuratu eta bere markak hobetu zituen.
GIF Saria
Gipuzkoako Federazioaren 2. sarian, Itsaso Tolosa infantil mailan txapeldun izan zen berriro ere. Gainera, 200 m. eta 50 m. bizkar frogetan bere marka hobetu zuen .
Bestetik, 100 m. libre proban bere marka hausteaz gain, Iñigo Ibarburuk 200 m. libre proban Espainiako gutxieneko marka egin zuen. Emaitza hauekin Iñigo hirugarrena izan zen Sari honetako sailkapen orokorrean.
Markak hobetu
Baina hauek ez ziren Sari horretan hautsi ziren marka bakarrak izan, Buruntzaldeko beste sei igerilarik ere hobetu baitzituzten euren denbora onenak.
Parte hartu zuen bi probatan egin zuen marka pertsonala Kevin Iglesiasek, gainera 200 m. libretako marka hobetu zuen Mikel Esnalek, 100 m. libretakoa Jone Vazquez-ek, 50 m. libretakoa Garazi Alkortak eta azkenik, Haitz Mitxelenak ere 400 m. libreetan bere marka hautsi zuen.