Landaberri BHI eta Lasarte-Usurbil institutuko ikasleak sarituak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 6a

ONCE fundazioak antolatutako Un viaje para todos izenburuko XXVII. eskolarteko lehiaketan herriko bi institutuetako, Landaberri BHIko eta Lasarte-Usurbil BHIko DBHko gazteek saria eskuratu dute.
Institutuetako taldeek bidai agentzia izango balira, Un viaje para todos eskaintza bereziaren kartela egin behar zuten. Bertan, guztientzako egokitua den bidai bat zela ikusi behar zen.
Lasarte-Usurbil institutuko DBHko ikasleek Gipuzkoako txapelketako C maila eskuratu zuten Menage lanarekin.
Landaberri BHIko Iraia Iparragirrek berriz, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketako D mailako sariak lortu ditu itsu rasta baten kartelarekin, baina Estatukoan ez du zorterik izan.