Umorea nagusi
Banaketa honi zentzu akademikoa emateko, orain artean, irakasle batek gai bati buruzko hitzaldia eskaintzen zuen, karlistadak edo Charles Darwin, esate baterako.
Baina aurten, Mikel Bermejo ikasle ohiaren bakarrizketa eta ikasleen laguntzaz egin zuen Xalbame saio umoretsua izan ziren. Ikasle, irakasle eta gurasoen barre algarak entzutekoak izan ziren.
Ohorezko diplomak
Ostean, Ester Urrutia zuzendariak Marta Gil de Gomez ikasketa arduradunaren laguntzaz diplomak banatu zituen.
Urtero bezala, maila akademiko onena duten ikasleei ohorezko diploma eman zitzaien. Aurten hiru izan ziren: Silvia Bardaji, Beatriz Fernandez eta Andoni Lotik eskuratu zituzten.
Banaketaren eta zuzendariaren azken oharren ostean, bokadu bat jateko astia izan zuten gazteek.
Baina ez dute atsedenik. Orain Selektibitatea prestatu behar dute, ekainaren 9,10 eta 11an nota ona lortu nahi badute behintzat.