Doinu klasikoak eta herrikoiak entzun ziren larunbatean Ama Brigitarren kaperan, Legazpiko Santikutz abesbatzaren eskutik.
Kaperara hurbildu ziren herritarrek musikari handien lanez gozatu zuten kontzertuko lehengo zatian. Bigarrenean, berriz, hemengo eta hango doinu herrikoiak eskaini zituen Legazpiko abesbatzak.
Kontzertu hau herriko Alboka abesbatzak urtean zehar egiten dituen trukaketetako bat da. Herriko abesbatzak hurrengo urrian egingo die bisita Santikutz abesbatzako lagunei.