Gauza asko prezio merkean erosteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 6a

Gure etxean alde batera utziak ditugun traste ugari ditugu, baina egoera onean daudenak. Objektu hauek guztiek biziberritzeko aukera izan zuten larunbatean Brigitarren plazan Lasarte-Oriako Udalak antolatuta zuen bigarren eskuko merkatuan.
Aurtengo Aste Berdeari hasiera eman zion ekimen honek eta herritar ugarik parte hartu zuen, postuetan saltzaile bezala, baita erosle moduan ere. Herritar asko izan ziren gordailuan gauzak utzi zituztenak ere.
Liburuak, jostailuak, mahai-jolasak, arropa, dekoraziorako objektuak, bizikletak, kirol-tresneria, antigoalekoak... denetik ikusteko aukera egon zen.
Baina Aste Berdea ez da amaitu, kultur etxean kontsumoari buruzko hitzaldi eta Udaberri elkartean sukaldaritza ikastaroa egongo dira aste honetan.