Rocioko Amaren ohorez
Arantzazuko Amaren parrokian ospatu zen Rocioko Amaren ohorezko mezarekin eman zioten hasiera egun berezi honi. Herriko elkarteko abesbatzak girotua izan zen meza eta besteak beste, Salve rociera kantua eskaini zioten birjinari.
Amaitzean, Rocioko birjina hartuta herriko kaleetatik barrena erromerian Atsobakarreko parkeko zelaietaraino egin zuten bidea.
Eta bertan egun berezi honetako ekintza guztiak burutu zituzten.
Tortilla lehiaketa
Lehenik, Patata Tortilla lehiaketaren lehenengo edizioa egin zen.
Hamalau tortilla goxo aurkeztu ziren eta epaimahaikoek lan gogorra izan zuten erabakia hartzeko.
Irabazlea Irati Gandara izan zen ea bigarrena Arantxa Fontan. Biek puntuazio bera eskuratu bazuten ere, 36 puntu, 10 gehiago izateak garaipena eman zion Irati Gandarari.
Ondoren, Abdon Fernandez Semblante Andaluz elkarteko lehendakariak hitz batzuk esan eta ohorezko ardoa ekaini zien udal ordezkariak eta gonbidatutako elkarteetako lehendakariei.
Dantza nagusi
Semblante Andaluzeko abesbatza eta dantza taldeek bazkalostetik esnatu zituen erromeriako parte hartzaileak.
Emanaldien ostean, inbidiatan geratu zirenek gorputza ederki astintzeko aukera izan zuten sevillana eta pasodobleak dantzatzen.
Honetaz gain, patata tortilla sari banaketa egin zuten eta Rocioko kofradiako urdaiazpikoa ere zozketatu zen.
Eta egunari amaiera eman baino lehen, Rocioko Amak herrira hurbildutako Andaluziako elkarte guztiei bisita egin zien.