Alkoholiko Anonimoen 76. urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 6a

Ekainaren 10ean 76 urte izango dira Akron hirian New York burtsako artekari batek Alkoholiko Anonimoen elkartea sortu zuenetik. Horregatik aste honetan zehar elkarteko kideek hainbat ekintza prestatu dituzte urteurren hori ospatzeko.
Lasarte-Oriako taldeak ere bat egingo du ospakizunekin eta gaur bertan, Villa Mirentxuko egoitzan bilera irekia egingo dute. “Herritarrei hurbildu eta ireki nahi” dietela adierazi digute taldeko arduradunek. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute hitzordua eta honetan, proiekzio bat ikusteaz gain, ohizko bilera egingo dela jakinarazi dute.