Era honetara, Ana Urchueguiakegindako kooperazioko diru laguntzen kudeaketan deliturik ez dagoela onartzen da eta ondorioz, diru laguntzen ikerketak ez du aurrera jarraituko.
Oposizioaren ondorioak
Udalbatzarra amaitu ondoren, aretoa utzi duten oposizioko alderdiko, Ezker abertzalea, EAJ, LOHP, H1! eta EB, zinegotziek prentsaurrekoa eskainik dute.
Honetan, PP eta PSE-EEek ikerketa batzordea lurperatu izana salatu zuten.
Era berean, txostenean agertzen diren ondorioak aztertu eta kritikatzeaz gain, honetan diru laguntzen kudeaketaren erantzuleak ardurarik gabe geratzea bidezkoa ez dela eta, maiatzaren 22ko hauteskundeetan eman den indar aldaketaren ondorioz, hurrengo legealdian zerbitzu juridiko baten laguntzaz kudeaketaren ardurak argitzen saiatuko direla jakinarazi zuten.