Bestetik, eta larunbatean emango den alkate berriaren inbestidurari buruz aritu da PSE-EEren alkategaia. "Berriro ere herritarrak guri eman digute babesik handiena, baina Bildu, EAJ eta LOHP elkartzeko hitzarmenetan daude nik dudan gehiengo hori kentzeko eta larunbatean alkatetza eskuratzeko" azaldu du.
Hitz gogorrenak Lasarte-Oriako Herritarren Plataformarentzat izan ditu jarduneko alkateak "eurak izango dira errudun bakarrak lasarteoriatarrek bozkatu duten hori ez errespetatzeko".
Babes bakarra
PSE-EEtik herriko alderdi guztiekin biltzeko eta eztabaidatzeko konpromisoa azaldu zutela adierazi dute. PPrekin bildu ziren eta Zaballosen aldeko apostua egingo zuela argi utzi zien. Bestetik, EAJ-rekin biltzean hauek argi utzi zieten "aldaketaren aldeko apostua egingo dutela eta horregatik Bildurekin programa eztabaidatu behar zutela" azaldu du Zaballosek.
Hauteskunde programa beretsua
LOHPak ere bildu ziren lehenengo hartu eman batean "argi dugu LOHP dituen boto-emaileak PSE-EEren boto-emaile deskonformeak direla" azaldu du Zaballosek. Lehenengo bilera horretan LOHPkoen argi utzi nahi izan zieten ez zutela presidentziarik edo maletarik nahi, "zintzotasuna eta erantzukizunak eskatzen zizkiguten eta Acebedo eta Mugicaren dimisioa". Azken hau "ezin dugu onartu, nire proiektuaren barruan dauden bi kide dira eta hauen egintzak inongo funtsik gabe kolokan jarri nahi izan dituzte oposizioko taldeak" gaineratu du.
Bilera honen ostean bigarren bat ospatzeko gonbitea egin zien, eta "oraindik euren deiaren zai gaude, hau dela eta pentsatu dezakegun gauza bakarra da EAJ, Bildu eta LOHPren arteko paktua berehalakoa dela".
Zaballos alkategai
Aste honetan ematen diren gora-behera, paktu eta ez paktuen aurrean, PSE-Eeren alkategaik argi utzi nahi izan du bere kandidatura aurkeztuko duela larunbatean, ekainaren 11n ospatuko den inbestidura ekitaldian. Eta honen harira "LOHP guri eskatu digun zintzotasun eta erantzukizun bera eskatu nahi diegu".
Azkenean larunbatean Bilduren hautagaia den Pablo Barriosek lortzen badu Lasarte-Oriako alkatetza "guk PSE-EEtik argi utzi nahi dugu oposizio arduratsua egingo dugula eta oposizioa gobernuari, oposizioa izango da gure lana, ez gobernuan laguntzea" aipatuz bukatutzat eman du prentsaurrekoa.