09_Chourraut bosgarren izan da Europako Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 9a

Maialen Chourraut palista lasarteoriatarra La Seu d'Urgellen ekainaren 9tik 12ra jokatu den Slalomeko Europako txapelketan parte hartu du emaitza onarekin.
Banaka eta taldean K-1 mailan lehiatu da Maialen eta Europako bosgarren postua eskuratu du bakarkako txapelketan.
Taldekako txapelketan, lehengo asteko ostegunean, arazo bat izan zuten eta finaletik kanpo geratu ziren.
Banakakoan, berriz, final laurdenetan laugarren denbora egin eta larunbateko finalerdietan egoteko txartela eskuratu zuen.

Finalean zorterik ez

Larunbata goizeko finalerdian Maialenek bigarren denbora onena egin zuen, 1 08” 71.
Eta finalean, jaitsiera azkarra egin zuen Lasarte-Oriako gazteak, 103” 52. Denbora horrek Europako titulua eman ahal zion. Tamalez, azken ateetan akats batzuk egin eta 4 segunduko zigorra ezarri zioten epaileek.
Era honetara, Chourrautek bosgarren postuan bukatu zuen txapelketa.