San Pedroetako binakako esku pilota txapelketa jokoan da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 10a

Maiatzaren 28an eman zitzaion hasiera San Pedroetako binakako esku pilotako txapelketei.
Izan ere aurten, gaztetxoen XXV. txapelketa eta helduen lehenengo txapelketa antolatu du Intza elkarteak.

Harrera ona

Eta txapelketak harrera ona izan duela esan daiteke, bai izena emate, baita ikusle kopuruarengatik ere.
Gaztetxoen txapelketan sei maila derberdin dira: benjaminak multzo batean, alebinak hiru multzoetan eta kadetean bitan, 20 bikote ari dira lehian; helduenean, berriz, bost bikote dira.
Horiek guztiek, maiatzaz geroztik, mailako desberdinetako partidak jokatu dituzte larunbata eta igande goizeetan Loidi Barreneko pilotalekuan eta herritar ugari izan dira hauek ikustera hurbildu direnak.
Oraindik ez dago garbi nortzuk jokatuko dituzten ekainaren 24 eta 25ean jokatuko diren finalerdiak.
Geratzen diren bi jardunaldietako partidak, asteburu honetako eta ekainaren 18 eta 19koak, erabakiorrak izango dira beraz