Euskara ikasi dutenentzat diru laguntzak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 10a

Udaleko euskarako zerbitzuak jakinarazten du 2010/2011 ikasturtean euskara ikasten aritu diren lasarteoriatarrek beka jasotzeko aukera dutela.
Horretarako, interesatuek subentzio-eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dituzte, bulego-orduen barruan.
Diru laguntza eskaera hau ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak.
Eskaerak betiere agiri guztiekin aurkeztu beharko dira.
Argibide gehiago nahi izanez gero, euskarako zerbitzura jo daiteke, 943 376 184 telefono zenbakian edo Udalaren web-orrian kontsultatu