Euskara ikasten kantuen bidez

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 10a

Esperanza Latina elkarteak Danok Kideren egoitzan antolatzen duen euskara ikastaroaren barruan, euskal kantuak ikasi eta abestuko dituzte eta herritarrei eskaera bat egin nahi diete, euskaldunak beraiekin batera kantuan aritzekoa.
Taldea, igandero bezala, euskara ikasteko bilduko da igande honetan. Beraz, interesa dutenek, igandean, 11:00etan, Danok Kide elkarteko egoitzara hurbiltzea besterik ez dute.