Lurralde ekintzaile baten alde

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 10a

Usurbilgo Lanbide eskolan, ekainaren 3an, "Ekimena eta ekintzailetza gaitasunak garapenerako programa" aurkeztu zen.
Programa hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gipuzkoan gizarte ekintzaile bat sustatzeko programa-ren barruan garatzen da eta Bikume S.L.-ren laguntza du.
Ekitaldian erakunde desberdinetako kideek partu hartu zuten: Gipuzkoako Foru Aldundia, Hezkuntza Sailaren Gipuzkoako Arduradunak, Lanbide, Garapenerako Agentziak, Lanbide, Euskal Herriko Unibertsitatea, Heziketako Eskoletako arduradunak eta irakasleak.
Programa aurkeztu ondoren, parte-hartzaileek taldeetan banatuta ekintzailetzari buruz ideiak eman eta komunean jarri zituzten.