Astelehenean, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko txikiak eta gaztetxoak izan ziren jaialdiko bigarren aste honi hasiera eman ziotenak.
Astean zehar, Landaberri ikastola LH4, LH6 eta LH5 mailako gazteen lanetaz gozatzeaz gain. Añorgako Amassorrain ikastolako gazteen antzerkia ere ikusi ahal izan zen.
Heldu eta gazteak
Gaur helduen txanda da. Hauek LarrialdiAIAIAIA...k musikala eskainiko dute.
Larunbatean bi saio egongo dira antzerki asteari amaiera emateko.
Lehengoan, Kukukako gazteek Bizitzaren zirkoa antzeztuko dute eta Añorgako helduen taldeak, berriz, Cromtech obra.
Bigarren saioan, Solaskideko taldeak Andrearen urtea lana antzeztuko du eta Jalgune elkarteko gazteek 20 urte hamaika bertute eskainiko dute.