10_Giroko Porrako sariak banatu ziren

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 10a

Giroa bukatu da eta horrekin batera, Ostadar Kirol fundazioak egiten duen porraren sari banaketa egin zen ostiralean.
Ainhoa tabernan egin zen sari banaketa. Hau izan baita puntu gehien lortu dituen taberna eta Porrako antolatzaileek jabeari, Eduri eman zioten saria.

Sarituak
Mourinho: Zergatik eta Txamano izan dira Giroko porrako bi lehenenengo postuak eskuratu dituztenak.
Honetaz gain, zozketatutako urdaiazpikoak ere banatu ziren, ez ziren guztiak agertu, baina hauek izan dira zortedunak: Tor-Tor, Aizpe, Ziriondo, Sof.Oskar, Kaikupatxi, Sof.Oskar eta Ke Torre otro.
Baina zorte ona dutenek ez ezik, ohikoa denez porrako azkenak ere, Bulgao-Palomo-k izan zuen bere saria, urdaiazpikoa.