Puntual hasi da inbestidura ekitaldia. Udaletxeko pleno aretoa jendez gainezka zegoen oraindik ekitaldirako ordu erdi eskas falta zenean. Urduritasuna eta aldaketaren susmoa aretoa. Azkenean susmoak egitate bihurtu dira eta Pablo Barrio, Bilduren alkategaia Lasarte-Oriako alkate bihurtu da Bilduk bera, EAJ eta LOHPren bozkekin.
Pablo Barriok 9 bozka eskuratu ditu eta alkate ere aurkezten zen Jesus Maria Zaballosek 8 bozkekin geratu da, PSE-EE eta PPren bozkekin.
Aro berri bati hasiera emango dion eguna dugu ekainaren 11a. 1986an eratu zen Lasarte-Oria herri bezala eta sorkunde urte horretatik PSE-EE egon da Udalaren gestionaketan.
Informazio gehiago goizean zehar