11_Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate berria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 11

Egun handia da ekainaren 11a Lasarte-Orian. 25 urtez PSE-EE alkatetzan egon ostean, herriaren Udalak abertzaletasunaren bideari emango dio paso. Astean zehar alderdien artean egondako ika-mikak ahaztu dira gaur goizean 09:00etan pleno aretoan ospatu den inbestidura ekitaldian. Xurrumurruak egi bihurtu eta LOHPk eta EAJk, bakoitzaren 2 boskekin Pablo Barrio Bildu alderdiko alkategai, Lasarte-Oriako alkate bihurtu da.

Garaiz eta puntual hasi da inbestidura ekitaldia gaur goizean Lasarte-Oriako udalean. Hasteko ordu erdi falta zenean oraindik, pleno aretoa jendez gainezka zegoen. EAJ, LOHP eta Bilduko zinegotzi hautatuak eserlekuetan ikusi ditugu lasai asko euren artean hitz egiten, eurak ziren ondoren gertatuko zena zekiten bakarrak. Inguruko jendean aldiz urduritasuna nabari zen. Bilduko jarraitzeak udalean aldaketarik emango ote zen galdezka eta PSE-EEko jarraitzaileak 25 urtez gobernuan egon eta gero alkatetza galduko ote zutenaren zain.
PSE-EEko zinegotziak goizeko 09:00etarako gutxi geratzen zenean egin dute agerraldia, Jesus Egiguren Euskadiko PSE-EE buruzagia eta Iñaki Arriola, Gipuzkoako PSE-EEko buruarekin.

Tentsioa eta urduritasuna

Idazkariak puntual eman dio hasiera inbestidura ekitaldiari. Lehendabizi adin mahia eratu da, Marisa Zubiri zinegotzi zaharrena eta Tasio Arrizabalaga gazteenarekin. Ondoren, gainerako zinegotziak deituak izan dira eta herriko insignia jarri zaie hemendik aurrera hartuko duten kargua errespetatutako dutela zin eginez. Bakoitzak bere eserlekua hartu du eta ondoren alkatetzarako hautagaiak aurkeztu dira. Hiru hautagai egongo ote zirenaren xumurrua hedatuta bazegoen ere, azkenean Jesus Maria Zaballos eta Pablo Barrio bakarrik aurkeztu dira. Bozkaketei hasiera eman zaie. Boto bat Zaballosentzetan, beste bat Barriosentzat... Horrela joan da, azkenean Pablo aurretik jarri eta 9 bozka eskuratu dituen arte. Momentu horretan iskanbila eta txaloak zabaldu dira pleno aretoan. Xurrumurruak uxatu eta argi geratu EAJk eta LOHPk Bilduren hautagaiari eman diotela babesa. Emozioa zabaldu da plenoan eta negar batzuk ere ikusi dira, baina emoziozko negarrak. Pleno aretoan bildutako jendetza elkar besarkatzen ikusteko parada egon da, idazkariak atentzioa deitu eta boto-zenbaketarekin jarraitu behar zela esan. Jendea isildu da eta atentzioz entzun ditu Zaballosentzak izan diren hurrengo boskak, baina Lasarte-Oriako alkatetza eskuratzeko nahikoak izango ez zirenak. Izan ere, PSE-EEk 8 bozka eskuratu ditu, PSE-EEko alderdikideenak eta PPko zinegotziarena.

Alkate berriaren mezua
Txaloak ez dira amaitu idazkaria Pablo Barriori hitza eman dion arte. Orduan pleno aretoa isiltasunean murgildu eta gaurtik aurrera Lasarte-Oriako alkate izango denaren lehenengo hitzak entzun dira. Herriarekin lanean eta herriarentzat, ahots guztiei adierazteko eskubidea emanez gobernatuko duela aipatu du Barriok.
Diskurtsoa amaituta, Jesus Maria Zaballos beregana hurbildu zoriondu eta eskua eman dio. Honekin plenoari amaiera eman zaio eta jendea pixkanaka-pixkanaka kalera ateratzen hasi da. Baina aldaketa eta Lasarte-Oria berri baten esperantzarekin.