Kamisetak tindatzeko saioak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 13a

LH3 mailatik gorako gazteek, hurrengo astean, ekainaren 15ean eta 16an, San Pedro eguneko koadrila bazkarirako kamisetak atontzeko saioak izango dituzte.
Landaberriko ikastolako Garaikoetxea eraikinean asteazkenean eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko Sasoetako eraikinean, ostegunean izango dira saioak. Arratsaldean, 15:30etik aurrera gaztetxoek kamisetak tindatu ahalko dituzte eta haien gustura apaindu.