Koadrilen arteko VIII. futbol eta saskibaloi txapelketak jokoan dira

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 13a

Maiatzean hasi eta ekainaren 24an, San Joan egunean, bukatuko dira Lasarte-Oriako kale hezitzaileek antolatutako koadrilen arteko futbol eta saskibaloi txapelketak.
Ekintza honetan 10 eta 18 urte bitarteko herriko gaztetxoek hartzen dute parte, 230 gazte orotara.
Partidak jardunalditan antolatu dira taldeen ezaugarri, baldintza eta beharren arabera. Sasoeta ikastetxeko kirol-instalazioetan ostegunetan 18:00tik 20:00era eta ostiraletan 17:30tik 20:30ak bitartean jokatzen dira.
Azkenik, multzo bakoitzeko sailkapeneko lehenengo bi taldeak helduko dira, ekainaren 24an 16:00etatik 20:00etara Udal Kirol Kiroldegian burutuko diren finaletara.

Eskerrak

Bide batez, kale hezitzaileek eskerrak eman nahi dizkiete txapelketan parte hartu duten edota bertan ikusten, animatzen nahiz laguntzen egon diren gazte guztiei, baita guraso eta ahaideei ere.
Halaber, herriko Landaberri ikastolari eta Sasoeta- Zumaburu ikastetxeari, udaletxeko Kirol, Gazteria eta Jaien Sailari eskerrak eman nahi dizkiete beraien borondate, laguntza eta prestutasunagatik.