Igeriketa taldeak aurrematrikula ireki du

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 13a

Buruntzaldea IKT igeriketa taldea hurrengo denboraldia prestatzen hasi da. Horregatik, igeriketa egin nahi duten haurrek ekaina eta uztaila bitartean aurreinskripzioa egin dezaketela jakinarazi du taldeak.
Honetarako, Lasarte-Oriako igerilekuan Borja-gatik galdetu, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara edo 696 506 632 telefonora deitu behar dute interesatuek.
Honetaz gain, igeriketa taldeko lagunek hurrengo denboraldiko entrenamenduen ordutegiak jakinarazi dituzte: 2004 eta 2005ean jaiotako haurrek, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 18:45ak bitartean; 2003an jaioak, astearte eta ostegunetan, 18:45etatik 19:30ak bitartean; 2002 urteko gazteek, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:30etatik 19:30ak bitartean eta 2001 eta 2000 urtean jaioak, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:00etatik 19:30ak bitartean. Entrenamenduak irailaren 5ean, astelehenean, hasiko dira.
Era berean, taldeko arduradunek azpimarratu dute, 2005 urteko haurra onartua izateko taldean anai edo arreba bat izan behar duela