Futbol Eskolako izena ematea gaur irekitzen da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko ekainaren 13a

Ostadar K.F. jakinarazten du, gaur Futbol Eskolan izena emateko epea irekiko dela.
Futbol Eskolan hurrengo denboraldian egon nahi duen haurrak baldintza hauek bete behar ditu: Buruntzaldeko bazkidea izatea; 2003, 2002 edo 2001. urtean jaiotakoa izatea edo Lasarte-Orian bizitzea.
Eskolako arduradunek iaz Futbol Eskolan egon ziren neska eta mutilek eta Ostadarreko bazkideek lehentasuna dutela jakinarazi nahi dute. Era berean, plazak mugatuak direla ere azpimarratzen dute.
Inskripzioa ekainaren 24a bitartean egin ahalko da, Ostadarreko egoitzan, 18:00etatik 20:00tara. •