Horietatik azpimarratzekoak dira LOKEko Gaizka Ormazabalek junior mailako 220 metro proban eta Ane Galardik senior mailako luzera jauzian eskuratutako urrezko dominek.
Bi txapeldun berri hauetaz gain, taldeko Irati Larrañagak junior mailako jauzi hirukoitzean bigarren postua eskuratu zuen eta Ane Galardi berak senio mailako brontzezko postua.
Era berean, Jose Ramon Latorre herritarrak, 200 metroetako bigarren postua eskuratu zuen senior mailan.
Eskolarteko Jokoak
Bestalde, Euskadiko Eskolarteko Jokoetan Gipuzkoako selekzioaren izenean parte hartu zuen Itoitz Rodriguezek 100 metroetako urrezko domina eskuratu zuen
Bestalde, Landaberriko Ane Galardik, luzera jauzian eta Oihana Igarrizek pisu jaurtiketan zilarrezko domina eskuratu zuten eta Eneritz Bustok, altueran laugarren postua.
Halabaina, 4x80 nesken erreleboa deskalifikatua izan zen. Nahiz eta helmugara lehengo iritsi, errelebo bat lekuz kanpo egin eta epaileek taldea kaleratu zuten.
Hala ere, Landaberriko neskek eskolarteko hirugarren postua eskuratu zuten.