Puntual eta azkarra
Inbestidura ekitaldia inongo atzerapenik gabe hitzartutako orduan hasi zen, hau da goizeko 09:00etan. Ordu erdi lehenago udaletxeko pleno aretoa jendez gainezka zegoen aldaketa etorri oteko zenaren ustetan. Ordu horretan ere ikus zitekeen jada Estitxu Alkorta (EAJ), Ana Isabel Prieto (LOHP) eta Pablo Barrioren (Bildu) artean sintonia ona zegoela. Irribarreak ziren nagusi hiru zinegotzi hauen artean, gainerako publikoan urduritasuna nabaria zen.
Jesus Maria Zaballosek, PSE-EEko alkategaiak, bere alderdiko zinegotziek eta Jesus Egiguren Euskadiko PSE-EE buruzagiak Iñaki Arriola, Gipuzkoako PSE-EEko buruarekin egin zuten agerraldia ekitaldia hastear zegoela.
Urduritasuna nabari
Idazkariak inbestidura ekitaldiari hasiera eman eta adin mahaia eratu zuten. Marisa Zubiri (PSE-EE) zinegotzi zaharrenak eta Taxio Arrizabalaga (Bildu) gazteenak osatu zuten. Ondoren gainerako zinegotziak euren karguari zin egin eta euren eserlekuetan eseri ziren.
Alkatea aukeratzeko prozesuari jarraiki, hautagaiak aurkezteko momentuaizan zen: Jesus Maria Zaballos (PSE-EE) eta Pablo Barrio (Bildu). Bozkari paso eman eta boto-zenbatzea hasi zen. Bildu 9 bozkara iritsi orduko, pleno aretoan urduritasunak alboratu eta txalo eta emozioari eman zitzaion paso. Jende asko emozionatu zen, 25 urteren ostean Lasarte-Oriak alkatetzan aldaketa emateko gogoa baitzuten. Eta honi esker, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate berrian bilkatzen zen.
Bildurentzat gehiengoa
Bilduk bere bost zinegotziez gain, EAJko bi bozkak eta LOHPren biak eskuratu zituen, guztira 9 boto, beraz babesa alkatetzan gehiengoa eskuratzeko. PSE-EE aldiz, 8 bozkekin geratu zen. Hau da bere alderdiko 7 zinegotzien bozka gehi alderdi popularrekoa. Astean zehar egondako zurrumurruak uxatu eta azkenean aldaketarako apostua egin zuten EAJk eta LOHPk.
Aldaketarako garaia
Herria eratu zeneko 25 urteurrena ospatu zen otsailean. 25 urte PSE-EE herriko alkatetzan zegoenetik. Mende laurden bateko botereari eman zitzaion amaiera larunbatean. Herriak aldaketarako apostua egin nahi izan du eta alderdi politikoek nahi hori errespetatu dute. Garai berriak iritsi dira Lasarte-Oriara.
Koalizioko gobernua
Bildu, LOHP eta EAJ izan badira ere Lasarte-Orian aldaketa posible egin duten alderdiak, hemendik aurrera gobernua Bildu eta EAJren artean antolatuko da. LOHPk negoziaketetan argi utzi zien Bildukoei ez zituztela kargurik onartuko eta eurak oposizioaren bidetik lan egiten jarraituko zutela.
Jai giroa
Plenoa goiz izan bazen ere, jende ugari bildu zen udalean eta behin amaituta guztiak kalera atera eta ospatzeari ekin zioten.
Trikitixak, txaparta, txanpain botilak eta brindisak non-nahi izan ziren, aro berri honi gogoz ekin zioten.