Antzerki eta Dantza Asteko IX. edizioak amaiera arrakastatsua izan zuen. Ostiralean Mertxe Rodriguezen taldeak berriro harritu zuen publikoa. Aurreko urtean A ze koadrila amonak eta hilak! laburmetraia ekarri zuen eta aurten musikala. Ordu beteko saio ikusgarria eskaini zuten eta publikoak ederki pasa zuen.
Astea borobiltzen
Larunbateko ekitaldiekin eman zitzaion amaiera Asteari. Arratsaldeko 20:00etan hasita Kukukako gazteek Bizitzaren zirkoa eskaini zuten.
Ondoren Añorgako antzerki taldeak Cromtech obra antzeztu zuen. Ikusleak igo zituzten eta aktoreek beraien erdian egin zuten bere lana.
Goxoki muxuak
Bi emanaldi hauen ostean Jalguneren San Pedro Jaien bertsio berezia berriro ikusteko aukera egon zen. Gazte hauek alaitasunez bete zuten kultur etxea, eta euren saioari amaiera goxoa emateko goxoki ezpainak banatu zituzten bertaratutako publikoaren artean.
Antzerki eta Dantza Asteari amaiera emateko Solaskideko taldekoek Andrearen urtea lana taularatu zuten.
Lan bikaina egin zuten Solaskideko partaideek kontutan izan da, ia denak euskaldun berriak zirela eta euskara ikasten ari direla. Beraien lana amaitu zutenean, merezitako txalo zaparrada jaso zuten ikusleengandik.
Hurrengo urte arte
Guzti honekin amaiera eman zitzaion IX. Antzerki eta Dantza Aste koloretsuari, X. edizioaren zain geratzen gara.