Babes ofizialeko 100 etxebizitzak 75 urtetarako azalera-eskubidean izango dira.
Aurreko zozketetan egondako kupoak eta taldeak mantenduko dira: mugikortasun urritua duten pertsonak, familia ugariak, 35 urte azpiko gazteak eta 35 urte baino gehiagokoak.
Azken bi hauetan bi talde bereiziko dira, batetik, familian kide bat edo bi direnak, eta bestetik hiru kide baino gehiago direnak, baina familia ugaria izan gabe.
Etxe kopurua
Baina etxebizitza kopuruari dagokionez, erregistroko kopuruak kontuan izan dira.
Gauzak honela, 100 etxebizitzak honela banatuko dira: 4 etxebizitza egokitu egongo dira, familia ugarientzat etxebizitza bat zozketatuko da, 35 urte azpiko gazteentzat 65 etxe izango dira (63 kide bat edo bi familientzat eta 2 kide gehiagoko familientzat) eta 35 urte baino gehiagokoentzat, berriz, 30 (23 kide bat edo bi familientzat eta 7 kide gehiagoko familientzat).
Promozio honetako oinarriei edo zozketa prozesuari buruz gehiago jakin nahi duenak, Udalaren web orrialdean, www.lasarte-oria.org, eskura dezake.
Erregistroan izena eman
Gauzak honela, Udalak jakinarazten du, Etxebizitza erregistroan eskaera egiteko epea ireki dela.
Adarra kaleko promozioko zozketan sartu nahi dutenek honetako baldintza guztiak bete beharko dira oinarri hauen behin betiko publikazioa Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratzen den egunean
Honetaz gain, Etxebizitza Erregistroan izena emanda daukatenek ez dute eskabide berria aurkeztu behar gogorarazten du Udalak.
Hauek aurkeztutako eskabidean dagoen informazioan aldaketak egonez gero jakinarazi behar dituzte hala nola, ezkontzak, seme-alabak, helbidearen aldaketa,...
Eskabideak eta beraren aldaketak aurkezteko epea ekainaren 28an amaitzen da.
Etxebizitza sailean, Udaletxeko 4. solairuan egin behar da eskaera eta eskaera orria bertan edo Udalaren web orrialdean eskuratu daiteke.