2011ko ekainaren 11 egun historikoa izan da Lasarte-Orian. Aspalditik espero zen eguna iritsi da, ilusioaren eguna, eredu berri baten hasierako eguna, konpromezuaren eguna, aldaketa beharraren eguna. Larunbatekoa momentu berezia izan zen: askorentzat urduritasun eta kezka nagusi lehenengo eta festa ondoren.
Lanerako garaia da, umiltasun eta arduraz, inor gutxietsi gabe, albokoari entzun eta erantzunez, garai berriak datoz Lasarte-Oriara.
Ateak eta leihoak parez-pare ireki behar dira, aire freskoa sar dadin. Azken 25 urte hauetan bizi izan dugun gestio itxi eta pertsonalizatuari amaiera eman behar zaio.
Lasarte-Orian ez daukagu "altxorraren bila" joan beharrik, altxorra jadanik herrian dugulako (zenbat jende lanean, kirol, antzerki, dantza, gazte, heldu, aisia taldeetan) Giza talde/jende hau goxatu, lagundu eta ardurak eman eta eskatuz sortzen da altxorra eta hori da udalak egin ez duena.
Maiatzaren 22ko emaitzak ikusita (eta aurretik ere) aldaketa nahia nabaria zen oposizioko alderdien eta herritarren artean.
Egia da Zaballos jauna zu alkate izan zaren bitartean jarrera aldaketa nabarmena egon dela, baina hori bakarrik (fatxada polita eta etxe barruan aldaketarik ez).
Batzordeetan eztabaida gutxi, erabakiak aldez aurretik hartuak, oposizioarekiko jarrera baztertzailea (kontxo egia da, oposizioak kea bakarrik saltzen du eta gainera alperrak dira ez dute lanik egiten, gogoratzen Zaballos jauna, zuk esanak dira, harro-harro www.sozialistaslasarteoria.com).
Eta pastelari goxokia jartzeko Somotora bideratutako dirulaguntzen batzorde bereziaren gestioa/amaiera. Lehendabizi idazkariaren txosten eskasa eta partzialaren filtrazioa eta ondoren plenoaren (PSE-PP) onarpena. Ze gaizki gestionatu duzun / duzuen Zaballos jauna legegintzaldi amaiera hau, agian konfidantza gehiegirekin.
Azken lau urte hauetan, konfidantza giro bat sortu eta landu dugu oposizioko alderdien artean eta bere fruituak eman ditu.
Benetan txalotzekoa (Bildu, EAJ eta Herritarron Plataformak) bukaera arte erakutsi duzuen, koherentzia eta konpromezua. Herria zain zegoen, ezin zitzaion hutsik egin, Lasarte-Oriak merezi zuen.
Lanerako garaiak datoz, gestio desberdin bat eginez, batzordeetan herriko taldeei beraien proposamenak egiteko aukerak emanez (inor baztertu gabe), akordiotara iristeko borondatea jorratuz.
Buruntzatik Lasarte-Oriara eta Aralartik Euskal Herri osora ilusio eta esperantza iritsi dira.
"Pausorik pausoz beti bidea eginez geroa irabazten ari gara"
Txanpi Baztarrika, Joxe Goikoetxea, Itziar Iartza
Ezker Abertzaleko zinegotzi ohiak